XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatu izan ditugu lehenago ere, hiri eta herrien arteko desberdintasunak.

Herrien artean ere, ez da gauza berdina nekazari giroko herri txikia, herri industriala edota turistikoa.

Hori dena gogoratzeko hona hemen ariketa bat.

Marrazkien laguntzaz eta bakarka edo talde txikietan, herri txiki eta hirien arteko desberdintasunak gogoratu.

- Zer ikusi ohi da herrietako kaleetan?

Eta hirietakoetan?

- Nolako eraikuntzak (etxeak, lantegiak, eraikuntza publikoak...) ditu bakoitzak?

- Autoek sarrera debekatua duten kalerik ba ote dago?

Nola deitzen zaie kale mota hauei?

- Aipa itzazu beste zenbait ezberdintasun ere.

Lehenik ezagunak zenituen hainbat gauza gogoratu dituzu sarrerako atal honetan, baina gaiarekin aurrera jarraitu nahi baduzu, zoaz Kirikitxorekin batera liburuko 114. or.ra.